XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HISTORIA

A) HISTORIAURREA OÑATIN

1. SARRERA

Zer ulertzen dugu historiaurre eta historiaz?

Ba dago bi kontzeptu hauek bereizten dituen zerbait?

IDAZKETAK hartu izan dira historiaurrearen bukaera eta historiaren hasiera moduan.

Beraz, historiaurrea idatziz jaso ez dugunez, ezezagunagoa izango zaigu.

Nola ezagutuko bada historiaurrea?

Bi eratan: 1. Indusketa arkeologikoari esker, bertan garai hartako erremintak, gizon aztarnak, abere hondarrak, etabar. azaltzen baitira.

2. Egun, antzeko egoeran bizi diren gizataldeak aztertuz.

Amazoniara (Hego Amerika) edota Afrikara joatea besterik ez dago.

Gizataldeen azken 4.000 urte idazketei esker ezagutzen baditugu, arkeologiak gizona sortu zeneko duela 1.750.000 urte bizitza eta ingurugiroaren berri emango digu.

Eta aztarna arkeologiko mailan Oñatik badauka zer esanik, ikertzaileek badute gaur egunera arte iraun duten garai hartako zenbait aztarna; hala nola, erremintak, abere eta gizon aztarnak,... Oñatiko historiaurreari buruz zerbait esateko gai garelarik.

2. ARKEOLOGIA

Historiagileak azterketa historiko bat egin ahal izateko, artxiboak oinarrizkoak ditu, bertan baitaude dokumentu historikoak.

Arkeologoek, berriz, indusketa arkeologikoak egiteko aztarnategiez baliatzen dira.

Horretarako, ez pentsa edozein tokitan zulatzen hasten direnik arkeologoek, induskatzen hasi aurretik prospekzio deritzaienak egiten baitira.

2.1. Prospekzioa

Aztarnategiak benetan aztarnarik duten ala ez ikusteko, arkeologoek aurretik ikerlan bat egiten dute.

Nola?

- Geografiak adierazten du zeintzuk izan zitezkeen gizataldeen egonlekuak: erreka ertzak, mendi muinoak, meatoki inguruak, itsas portuak, zulo naturalak,...

- Toponimia edo toki izenak (...).